Carlos Serres upeltegiko ardoa, <i>Derio dastatu</i> ekimenaren protagonista

Aikor aldizkaria 2010eko apirilaren 12a

Zapatuan Derio dastatu ekimena egingo da bigarren aldiz. Sollube kalean karpa bat jarriko da eta bertan Carlos Serres Haroko upeltegiko ardoak dastatzeko aukera egongo da. Dastatzeak 12:00etan eta 13:00etan izango dira. Serres upeltegietan ardo-barietate hauek ekoizten dituzte: tempranilloa, mazueloa, grazianoa eta viura. Ardoek Errioxa jatorrizko deitura dute. Ekimenak Derio gastronomia-kokaleku bihurtzea du helburu, eta herritarrei hainbat produktu eta zapore hurbiltzea.