Aldundiak Aldekonatik Geldoetarako errepidea utzi dio Deriori

Aikor aldizkaria 2010eko maiatzaren 4a

Derioko Udalak eskaera bat egin zion Bizkaiko Foru Aldundiari otsailean. Udalak BI-4781 errepidearen Aldekona eta Geldoetaren arteko tartea eskuratu nahi zuen, bere ustez, horrek erraztu egiten duelako Udalaren eta Derioko herritarren jarduera. Aldundiko Gobernu Kontseiluak eskaera onartu du, tarte horrek hiri-konfigurazioa duela argudiatuz.