Derioko Udalak behatoki bat jarri du martxan, adinekoen premia sozialak antzemateko. Hura Atiempo Servicios y Prevención SL enpresaren Asistentzia-zerbitzuarekin batera sustatu du. Zerbitzua 75 urtetik gorako herritarrei dago zuzenduta, bakarrik edo 75 urtetik gorako lagunekin bizi direnak eta aldez aurretik Udalaren informazio-orria jaso dutenak. Egitasmoak egoera ahulean dauden pertsonak aldian-aldian bisitatzea du helburu, eta zailtasun handienak dituztenen bizi-baldintzak hobetzen saiatu. Bisitak enpresaren gizarte-laguntzaileek egingo dituzte, zeinek behar bezalako identifikazioa eramango baitute. Besteak beste, alderdi hauek aztertuko dituzte: nagusiek dituzten harreman sozialak eta haien aldizkatasuna, jasotzen duten laguntza, eta bizi diren etxebizitzaren egokitasun-maila. Bestalde, aipatu beharra dago azaroan su-detektagailu bat ipini zela Derioko 87 etxebizitzatan. Etxebizitza horietako bakoitzean 75 urtetik gorako lagun bat bizi da bakarrik.