Nagusien Etxea Derioko elkarteak mozio bat aurkeztu zuen udaletxean, zahartze aktiboa bultzatzeko. Proposamenak zahartze parte-hartzailea eta etengabeko heziketa aldarrikatzea izan du helburu. Udalak aho batez onartu du mozioa.
Osoko Bilkurak nagusiekiko eta horiekin lan egiten duten erakundeekiko konpromisoa berretsi du eta, besteak beste, konpromiso hauek hartu ditu: zahartzaroari buruzko irudi positiboa sustatzea; nagusien garapenaren alde egitea, pertsonal zein gizarte-mailan; zahartze aktiborako politikak bultzatzea; eta zahartze duina errazten duten ekonomia eta gizarte-neurriak ezartzea. Gaur Nagusien Nazioarteko Eguna da.