Kalteak, Derioko teilatu batean

Aikor aldizkaria 2010ko urr. 25a, 13:01

Auzokideek jakinarazitakoaren arabera, urrian hegazkin batek kalteak sortu ditu Derioko eraikin bateko teilatuan. Antza denez, teila batzuk askatu egin ziren bortitze-efektuaren eraginez. Hori hegazkinen motorrek sortzen dituzten aire-masa zurgatzaile-fluxu zurrunbilotsua da. Auzokideek gertaeraren berri eman zioten Aenari. Erakunde horretatik adierazi duten bezala, ikerketa bat egingo da, eta aireportuko jarduerak kalteetan eragina izan duela egiaztatzen bada, Aenak ordainduko du konponketa, eta ondoren dagokion aireko konpainiari emango dio faktura..