Argazkiak lantzeko ikastaroa

Aikor aldizkaria 2010ko abe. 21a, 09:38

Tximintx Derioko euskara elkarteak argazki ikastaroa antolatu du. Ikastaroak argazkiak, hainbat euskarritan argitaratzeko, zelan landu behar diren azaltzea du helburu. Ikastaroa doan da eta saio bitan emango dute. Lehenengoa abenduaren 27an, arratsaldeko 5etatik 7:30era, izango da; eta bigarrena, urtarrilaren 7an, arratsaldeko 5etatik 7:30era. Izena ematea 635 75 35 95 telefono zenbakian edo tximintx@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez egin daiteke.