Derioko Udalak 2011ko egutegia egin eta herritarren artean banatuko ditu. Guztira, 2.500 ale jarriko dira herritarren eskura, eta nahi duenak kiroldegian, Kz gunean eta herritarren arreta bulegoan izango du hori hartzeko aukera. “Derio, jolasteko eta aisialdiaz gozatzeko lekua†lelopean, egutegiak umeen eta gazteen jolasak zabaltzea du helburu.