Euskara eta kirolaren inguruko hitzaldia

Aikor aldizkaria 2011ko otsailaren 15a

Berbalagun egitasmoan dabiltzanek hitzaldi bat antolatu dute martxoaren 18rako. Ekitaldian euskara eta kirola izango dituzte hizpide, eta han hauek hartuko dute parte: Gaizka Garitano futbol entrenatzailea, Haritz Gallastegi kirol kazetaria, eta Miguel Madariaga Euskaltel-Euskadi Fundazioko presidentea. Hitzaldia berbalagunei ez ezik, euskaltegietako eta institutuko ikasleei ere egongo da zabalik. Saioa goizeko 12etan izango da Derioko Gurea Aretoan.