Martxoaren 6rako atzeratu da gaixotasun arraroa duten pertsonen aldeko lasterketa

Aikor aldizkaria 2011ko ots. 28a, 11:55

Gaur Gaixotasun arraroen Nazioarteko Eguna da, eta dataren haritik Gure señeak Derioko elkarteak gaixotasun arraroa duten pertsonen aldeko lasterketa antolatuta zuen atzorako. Hala ere, eguraldi txarraren eraginez lasterketa bertan bera utzi eta martxoaren 6rako atzeratu dute. Korrikalariak goizeko 12etan aterako dira kiroldegitik eta lasterketa Uribe Parketik egingo dute. Ibilbidea korrika zein oinez egin ahalko da, eta umeek patinak, patineteak edo motoak erabili ahalko dituzte. Gainera, gaixotasun arraroa duten elkarteko umeek lekukoa eramango dute txandaka, eta horren barruan adierazpen bat. Lasterketaren ostean, umeei zuzendutako tailerra egingo da eta 100 puxika askatuko dira zerura.