Derioko taekwondolariak Espainiako txapelketara joango dira

Aikor aldizkaria 2011ko mar. 9a, 15:37

Argazkia: Doyan

Doyan Derioko Klubeko lagunek Taekwondo Euskadiko Txapelketan hartu dute parte teknika eta borrokaldi arloetan. Azken honetan junior kategoriako tawkwondolariak ibili dira lehian. Kerman Arranzek, Erlantz Atutxak eta Asier Rogriguez klubeko maisuak urre bana eskuratu zuten teknika kategorian. Hirurak apirilean izango den Espainiako txapelketara joango dira. Borrokaldi arloari dagokionez, orotara zazpi domina lortu zituzten junior kategorian: urre bi, hiru zilar eta brontze bi. Apirilean Espainiako txapelketa egingo da Kordoban, eta bertan Markel Larrabeitik eta Nagore Gastañagak hartuko dute parte.