Hiru kotxe erre dira Aralar kalean, Derion. Sua atzoko 23:00etan hasi omen zen kale horretan dagoen garaje partikular batean. Kotxeak erretzeaz gain, kalteak ere sortu ditu suak garajean, bai tutuetan, bai instalazio elektrikoan. Ondorioz, inguru horretan dauden etxeetan telefonoa eta ura moztu egin dira. Jabeak ezin izan dira goiz osoan garajeetara sartu.