Santzoka Derioko gazteen elkarteak CemenDerioRock ekitaldia antolatu du maiatzaren 7rako. Ekimena laugarren aldiz egingo dute aurten.
Goizeko 12etan umeei zuzendutako patinete ikastaroa egongo da, eta arratsaldeko 3etan hasiera emango diote Long Board txapelketari. Parte-hartzaileek hiru proba egin beharko dituzte: eslaloma, irristatzeak eta jaitsiera librea. Iluntzeko 8:30erako herri afaria antolatu dute. Aurreko edizioetan bezala, lagun koadrilek janaria eta mahai-tresnak eraman beharko dituzte, eta antolatzaileek plantxa jarriko dute. Kontzertuak gaueko 10:30ean hasiko dira eta eszenatoki gainean hauek arituko dira: Mental eraser, Seismo, Frantzeska eta Nebula Selektah. Institutu ondoan karpa bat jarriko da eta ekitaldiak bertan egingo dira.