Tximintxen aldeko zozketa

Aikor aldizkaria 2011ko mai. 18a, 10:37

Tximintx Derioko euskara elkarteak zozketa egin zuen San Isidro jaietan. Orotara hiru sari zozketatu zituzten eta irabazleak hauek izan dira: lehenengo saria, 676 zenbakia; bigarrena, 398 zenbakia; eta hirugarrena, 526. Lehenengo zenbakiaren jabeak bertoko produktuen otzara jaso du saritzat; bigarren zenbakiaren jabeak, tabernetan gastatzeko bonoa; eta hirugarren zenbakiaren jabeak, Tximintx elkartearen kamiseta bat.