Gurasoek jakinarazi duten bezala, Arenek, gaixotasun sendaezina zuen Derioko neskatilak, agur esan zigun zapatuan. Arenek bost urte zituen.
Derioko umeak haurren zeroid olipofuszinosis neuronal berankorra gaixotasuna zuen. Hori endekapenezko gaixotasuna da eta Kepak, Arenen nebak, ere bazuen. Mutikoa orain dela urte bi hil zen, sei urte zituela.
Kepa eta Areneren gurasoek gogor borrokatu dute, seme-alabek aukera bat izan zezaten eta haien bizi-kalitatea hobetzeko. Borroka horretatik elkarte bi sortu dira gurean: Kepa Sangroniz eta Gure señeak.