Atzo une hunkigarriak bizi ziren Derioko kiroldegian. Bertan 1.000 pertsona baino gehiago batu ziren, Areneri azken agurra emateko. Senideek, auzokideek eta lagunek neskatoaren gurasoen ondoan izan ziren, haiei euren babesa eta solidaritatea adierazteko.
Hiru dantzarik Agurra dantzatu zuten Areneren omenez, eta adorez eta sentimenduz betetako hitzak ere entzun ziren. Porrotx pailazoak Maite zaitut abestiaren bideoa agindu zuen, hori Areneren kanturik kutunena zelako. Pantailan neskatoaren argazkiak proiektatu ziren, omenaldian batutakoek bihotza ukabil batean sartuta zutela.