Matrikula, antzerki eskolan

Aikor aldizkaria 2011ko eka. 7a, 11:23

Kukuke Txorierriko Antzerki Eskolak matrikulazio-epea zabaldu du datorren ikasturterako. Eskola Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei dago zuzenduta, eta euskara hutsean izango da. Eskola Larrabarri Derion baserrian emango da. Derion erroldatuta dauden gaztetxoek 70 euro ordaindu beharko dute hiruhilekoko; 85 euro, gainontzekoek. Informazio gehiago eskuratzeko edota antzerki eskolan izena emateko, 635 75 35 95 telefono zenbakira dei daiteke, edo tximintx@gmail.com helbide elektronikora mezu bat agindu.