Jantzi Jarauntsi Troupe aurkeztu da Derion

Aikor aldizkaria 2011ko eka. 9a, 12:15

Zapatuan, Jantzi Jarauntsi Troupe elkartea aurkeztu zen jendaurrean, Larrabarri Derioko baserrian. Elkartea 25 lagunek osatzen dute, eta antzinako euskal jantzia berreskuratzea eta hura hainbat ekintzaren bidez herriari eta herritarrei zabaltzea dute helburu. “Gure arbasoen bizimodua ezagutu nahi dugu, eta hura gure txikiei irakatsi”. Aitor Elizegi sukaldariak eta Elena Unzueta “Bizkaiko Txakolina” Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen presidenteak babestu dute Jantzi Jarauntsi Troupe elkartea.