Derioztarrek aukera dute udal izapideak www.deriokoudala.net webgunearen bitartez egiteko. Izapideok eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan egin ahal izango dira. Horrezaz gainera, erabiltzaileak bere izapidearen egoera ezagutu ahal izango du edozein momentutan, eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar badu, aukera izango du hura berriro inprimatzeko. Gaur egun, ohiko 17 izapide egin daitezke modu telematikoan, eta laster 100 baino gehiago izango dira; Udaletxean kudeatzen diren izapideen % 99, hain zuzen ere. Egitasmoa BiscayTIK proiektuaren barruan eraman da aurrera.