Uretan aire zabalean murgiltzeko aukera

Aikor aldizkaria 2011ko uzt. 20a, 12:58

Argazkia: Derioko Udal Kiroldegia

Derioztarrek dagoeneko aukera dute uretan aire zabalean murgiltzeko; izan ere, zabaldu egin dira herriko igerileku irekiak uda honetan. Azpiegitura Uribe parkean dago, eta igerileku bi atondo dituzte han: bata, gazte eta nagusientzat; eta bestea, txikientzat. Era berean, aisiarako berdegunea, harrera-lekua eta al-dagelak ipini dituzte. Igerilekuak irailaren 9ra arte egongo dira zabalik.