Gure Señeak Derioko elkarteak herri lasterketa antolatu du irailaren 18rako, Kepa eta Arene anai-arreben oroimenez. Lasterketa doan da eta han nahi duen guztiak har dezake parte. Hamaika kategoria sortu dira:
- Aurre-benjaminak: 2003-2004, 500m.
- Benjaminak: 2001-2002, 1.000m.
- Kimuak: 1999-2000, 1.500m.
- Haurrak: 1997-1998, 1.500m.
- Kadeteak: 1996, 1.500m.
- Kirol egokitua: 1.000m.
- Gazteak: 1994-1995, 7.000m.
- Juniorrak: 1992-1993, 7.000m.
- Promesak: 1989-1990-1991, 7.000m.
- Seniorrak: 1988. urtetik aurrera, 7.000m.
- Helduak: 35 urtetik aurrera, 7.000m.
Izen ematea irailaren 15era arte egin daiteke 94 454 01 59 telefono zenbakiaren bidez, edo gure_seneak@yahoo.es helbide elektronikaren bidez. Parte-hartzaileek datu hauek zehaztu beharko dituzte: izen-abizenak, NAN, jaiotze-data, herria eta kategoria.