Txarriboda-bazkaria, Derion

Aikor aldizkaria 2011ko urr. 21a, 10:23

San Martin Eguna dela-eta, hainbat txarriboda egiten dira Txorierrin. Haietako bat Derion egingo da azaroaren 19an Lagun onak txokoan; izan ere, urtero legez, txarriboda-bazkaria antolatu du Tximintx Derioko euskara elkarteak. Normalean, 70 edo 80 lagun inguru biltzen dira bertan, eta giro polit eta euskaldunez gozatzeko aukera izaten dute. Aurten, aurreko edizioetan gertatu den bezala, trikiti doinuek, abestiek eta bertsolariek girotuko dituzte txikiteoa, bazkaria eta bazkalostekoa. Nahi duenak izena eman ahal du AEK-ko Txepetxa euskaltegian, 635753595 telefonoan edo tximintx@gmail.com helbidean. Epea azaroaren 16an bukatuko da.