Doyan Derioko gimnasioko neska-mutilak teknika eta maila altuko taekwondolariak dira. Tituluak eta dominak lortzen dituzte parte hartzen duten txapelketa guztietan, eta oraintsu ere hala egin dute: urriaren 8an, Euskadiko Taekwondo Txapelketa egin zen 21 urtez azpiko kategorian, eta gimnasioko bost lagun aritu ziren bertan. Guztiak lehenengo sailkatuen artean geratu ziren. Markel Larrabeitik final bikaina egin zuen eta horri esker lortu zuen urrezko domina. Beste alde batetik, Andima Freirek, Gorka Duranek eta Mikel Sagrariok brontzezko domina bana eskuratu zuten.