Derioko Udalak 76 garaje-partzela aterako ditu kontzesioan; haietako hiru minusbaliotasunen bat edo mugikortasun murriztua duten herritarrentzat dira. Minusbaliaturen bat bere ardurapean dutenek ere aukera izango dute partzelaren bat eskuratzeko. Partzelak Kultur Birikako lurpeko aparkalekuan daude eta kontzesioa 50 urtekoa izango da. Partzela bakoitzak 8.500 euroko balioa du, eta horri BEZa gehitu behar zaio.
Derion eskaintza publikoa egin baino lehenagotik erroldatuta dauden pertsona fisikoek hartu ahal izango dute parte adjudikazioan, baita herrian negozioren duten pertsona fisikoek eta juridikoek ere. Interesdunek auto edo motozikleta baten jabe izan behar dute, edo hura renting edo leasingean eduki. Era berean, trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga ordainduta eduki behar dute. Herrian garaje-partzela dutenek ezin izango dute adjudikazioan parte hartu. Eskaerak abenduaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira.