Erosketa-eguna, derioztar batentzat

Aikor aldizkaria 2011ko abe. 21a, 13:22
Derioko Udalak eta Danerik Paraje! hango dendarien elkartea 1.000 euroko txekea zozketatu dute bezeroen artean. Irabazlea Maria Teresa Sobrino derioztarra izan da. Maria Teresak sorpresaz betetako eguna edukiko du barikuan. Lander Aiarza alkateak, Maite Bolumburu Ekonomia sustapenerako zinegotziak eta Danerik Paraje! elkartearen ordezkariek 12:15ean jasoko dute Kultur Birikan. Goi gamako auto bat bere bila joango da eta handik herriko erdigunera eramango du. Emakumeak ordubete edukiko du dendetan Gabonetako erosketak egiteko. “Ekimenaren bitartez, Udalak herriko dendak bultzatzea izan du helburu, Gabonetan eta batez ere dendarientzat hain zaila den garai honetan”, azaldu du Bolumburuk. Gaur egun 80 establezimendu baino gehiago daude Danerik Paraje! elkartearen barruan, kalitate handiko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituztenak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).