Kanpora martxo

Aikor aldizkaria 2012ko urt. 17a, 11:14

Tximintx Derioko euskara elkarteak Kanpora martxo antolatu du otsailaren 12rako, domekarako. Kanpora martxo Inauteriei lotutako antzinako ohitura da. Herritarrak landetan biltzen ziren, eta eguna txerrikiak sutan erretzen zituztela eta jaitxoa egiten zutela ematen zuten. Ohiturak bizirik jarraitu du gure herri batzuetan, baina Derion galdu zen denboraren poderioz. Tximintxek ohitura berreskuratu zuen orain dela urte batzuk. Aurten, derioztarrek arratsaldeko 5etan dute hizordua Santimamiko landetan. Tximitx elkarteko kideek ikatza eta edaria ipiniko dituzte, eta jatekoa norberak eraman beharko du. Umeentzako jolasak ere antolatuko dira.