“Txotx!†urtarrilaren 11n esan da lehenengo aldiz aurten, eta bete-betean sartu gara sagardotegien garaian. Horren haritik, Txepetxa Derioko AEK euskaltegiak irteera antolatu du otsailaren 11rako. Herritik 11:00etan aterako dira, eta eguerdian triki-poteoa egingo dute Astigarragan. Ondoren, Larre-gain sagardotegian bazkalduko dute. Arratsaldean Hernanira joango dira. Irteerak 35 euro balio du lagun bakoitzeko eta izena ematea otsailaren 7ra arte egin daiteke. Derioko Udalak lagundutako ekimena da.