Aikor! aldizkariak 10 urte bete ditu, eta urteurrena otsailaren 3an, barikuan, ospatuko dugu Derioko Kultur Birikan. Hitzordua iluntzeko 8etan jarri dugu. Bertan, txorierritarrek egindako hainbat kultur adierazpen izango ditugu ikusgai, eta Aikor! sariak banatuko dira. Ostean, kopaua eskainiko da.