Tximintx Derioko euskara elkarteak eta Argia astekariak hitzarmena sinatu dute. Hari esker, urtean gutxienez hiru aldiz proiektatuko dira euskarazko film-dokumentalak Kultur Birikan. Euskara eta haren erabilera bultzatzeaz gainera, euskal zuzendarien lana ezagutzera ematea du helburu ekimenak. Kultur Birikan aurkeztuko den lehenengo lana Sahara Maraton da. Hura Jon Garañok eta Aitor Arregik Tindoufen 2003. urtean egindako dokumentala da, eta errefuxiatu sahararren egunerokotasunera hurbiltzen gaitu. Dokumentala martxoaren 15ean emango da arratsaldeko 7etan.