Otsailaren 29an Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna izango da. Horren haritik, Gure señeak Derioko elkarteak ekimen bi antolatu ditu. Lehenengoa otsailaren 29an bertan egingo da. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Irrien lagunak ikuskizuna eskainiko dute herriko frontoian. Emanaldia arratsaldeko 6etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Bigarren ekimena martxoaren 10ean izango da Gurea Aretoan. Iban Pérez herriko bakarrizketa egileak eta Wolcon Proyect musika taldeak saio bana aurkeztuko dute han. Ikuskizuna iluntzeko 8:30ean izango da eta sarrerak bost euro balioko du. Biltzen den dirua elkarteari emango zaio.