Martxoan Taekwondo Espainiako nazioarteko Opena egin zen. Oso maila altuko ekimena izan zen, Londreseko Olinpiadetan arituko diren kirolariek parte hartu baitzuten. Doyan Derioko Klubeko taekwondolariak ere lehiaketan izan ziren. Ander Bigara ibilitako borroka guztietan nagusitu zen, eta lehiaketa irabazi egin zuen. Anderrekin batera, Ander Gonzalez, Iñigo Galan, Youness Benabdeslam, Kerman Arranz eta Erlantz Atutxa aritu ziren norgehiagokan, eta hauek ere oso lan ona egin zuten. Openean 31 taldek hartu zuten parte, eta Doyan kluba 12. postuan lotu zen.