Nork esan zuen euskalduna izatea erreza zela? Eta oporretara joatea mundiala zela? Zein kristori bururatu zitzaion elkarte gastronomikoak sortzea? Eta fox terrier arrazko txakurrari anoraka jartzea? Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu batu dira galdera horiei eta beste zenbaiti erantzuna eman eta unorez betetako ikuskizuna eskaintzeko. Baina, kasualitatea!, saioaren aurretik ezkontza edukiko dute eta ikuskizuna bodologo bihurtuko da. Tximintx Derioko euskara elkarteak antolatu du ekimena maiatzaren 19rako. Saioa arratsaldeko 6etan izango da Gurea Aretoan.