Manuel Franco “Pintxe†eta Julen Ibarluzea Arteaga Derioko emakumeen futbol eskolako koordinatzaileak dira. Azaldutakoaren arabera, azken bost urteetan oso ahalegin handia egin dute, eskolara neskak erakarri eta emakumeen futbola bultatzeko. Jokalaririk ezaren ondorioz pare bat urte txar pasatu arren, ahaleginak saria izan du eta gaur egun hiru talde –umeak, kadete gazteak eta erregionala- eta 60 neska daude eskolan. Haratago joan eta, orain, bailaran emakumeen futbola batzea hartu dute erronkatzat. “Hamaika urtetik beheko neskato asko daude talde mistoetan jokatzen dutenak. Baina esperientziak diosku adin zehatz bat betetzen dutenean, futbola jokatzeari uzten diotela, mutilekin aritzen jarraitu nahi ez dutelako, eta emakumeen talderik ez dagoelako. Guk Txorierriko neskak batu nahi ditugu Arteaga eskolan, eta hainbat kategoria osatu, haien adina edozein dela, kirol honetan jokatu ahalko duten ziurtasuna eduki dezatenâ€. Hala, 1999 urtetik eta 2003 urtera arte jaiotako neskatoei zuzendutako jardunaldiak antolatu dituzte maiatzerako eta ekainerako. Nahi duena astelehenetan eta eguaztenetan, arratsaldeko 5,30ean, hurbil daiteke Arteagako futbol zelaira eta entrenamendua egin. Era berean, 696955238 telefono zenbakira dei daiteke (Tano). “Emakumeen futbolak aurrera egitea nahi badugu, batu behar gara. Txorierri ozenki entzun behar daâ€.
Igoera
Bestetik, aipatu beharra dago denboraldi honetan nagusien taldea Lehenengo Erregionalera igo dela. Oso lorpen handia izan da, taldea erregional kategorian lehenengo aldiz ibili delako aurten. “Pozik baino pozago gaude. Taldean, orain dela bost urte gurekin hasi ziren jokalariak daude, eta emaitza ikusi da azkeneanâ€. Esan diguten bezala, oso jokalari onak dira eta batzuk Athleticekin ibili dira entrenatzen, edo badabiltza. Sub 18 Bizkaiko selekzioak ere lau jokalariri deitu die. “Baina benetan inportantea dena haien artean dagoen harremana eta kohesioa daâ€. Neskekin lau entrenatzaile dabiltza: Zurdo, Jaime, Javi eta “Pintxeâ€. “Gure helburua jokalariei futbolean aritzeko aukera ematea da. Emaitzak direla-eta, geure buruari mugarik jartzen ez badiogu ere, etortzen dena onartuko duguâ€. Nagusien taldeari dagokionez ere, prest daude jokalari berriak hartzeko. Horren haritik, esan digute diru-laguntza jaso dutela Derioko Udaletik. “Hari esker lortu da neskak eta mutilak futbolean baldintza berdinetan aritu ahal izateaâ€.