Tenisa sustatuko dute derioztarren artean

Aikor aldizkaria 2012ko eka. 15a, 14:05

Derioko Kiroldegiak eta Riba akademiak hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmenak herritarrak tenisean aritzera animatzea du helburu. Horretarako, heziketa profesionalizatua, arrazoizkoa eta erraza eskainiko dute. “Herrian tenis eskola sortu eta tenislariak gazte-gazterik direla kirol honetan trebatzea dugu helburu. Gainera, proiektua lagungarria izango da gazteen artean eta herritar guztien artean ohitura osasuntsuak bultzatzeko”, esan du Maite Bolumburu Kirol, Merkataritza eta Berdintasun zinegotziak. Uztailean, hastapeneko eskolak emango dira kanpoko tenis-pistan. Eskolak martitzenetan eta eguenetan izango dira, 16:00etatik 21:00etara, eta hiru euro balioko dute. Horietan bost urtetik gorako umeek eta helduek hartu ahalko dute parte. Izena ematea kiroldegiko tenis-pistan bertan egin ahalko da edo 689 605 546 telefono zenbakira deituta (Chus Luengo). Proiektua Bizkaiko herritar guztiei dago zuzenduta eta ez da beharrezkoa izango kiroldegiaren bazkidea izatea. Hitzarmenak urtebete iraungo du eta hura luzatzeko aukera egongo da.