Erdi Aroa, Derion

Aikor aldizkaria 2012ko uzt. 24a, 12:26

Derioztarrak eta bisitariak Erdi Aroan murgilduko dira irailaren 15ean eta 16an. Izan ere, herrian Erdi Aroko azoka egingo da lehenengo aldiz. Urrunetik etorritako artisauek, dontzeilek, zaldunek eta kinkilariek herriko kaleak hartuko dituzte asteburu horretan. Besteak beste, xaboi eta olio sendagarriak, egurrezko eta larruzko artikuluak, bitxiak eta apaingarriak salgai jarriko dira postuetan, eta bisitariek gosea eta egarria asetzeko txosnak ere egongo dira. Horrezaz gainera, kalejirak eta antzerkiak antolatu dituzte egun bietarako.