Gure Señeak elkartearen ekimenak

Aikor aldizkaria 2012ko uzt. 24a, 14:18

Gure Señeak Derioko elkarteak ekimen bi antolatu ditu irailerako. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Zazpikoloroa ikuskizuna eskainiko dute irailaren 12an, arratsaldeko 6etan, kiroldegian. Sarrerak irailaren 6an eta 7an ipiniko dira salgai Kultur Birikan, goizeko 11tatik 13era. Txartelek sei euro balioko dute. Bestetik, irailaren 16an kros lasterketa izango da Kepa eta Arene anaia-arreben oroimenez. Lasterketa bigarren aldiz egingo da aurten, eta izena ematea doan izango da. Adin guztietako neska-mutilei dago zuzenduta eta goizeko 10etan hasiko da.