Ezagunak diren beste murrizketa eta neurri batzuen artean, Rajoyen gobernuak %21era igo du BEZ orokorra; eta %15etik %19ra, autonomoek ordaindu behar duten zerga. Danerik Paraje! Derioko elkartetik azaldu dutenaren arabera, herriko saltokietan krisiaren eragina aurretik nabaria bazen ere, neurriok egoerak okerrera egitea ekarri dute. “Gero eta gutxiago gastatzen da eta ondorioz, gure irabaziak ere txikiagoak dira. Neurriak indarrenean sartu zirenetik gehiago nabaritu dugu kontsumoaren jaitsieraâ€. Hala, murrizketen kontra eta herriko denden aldeko kartelak ipini dituzte saltokietan. Karteletan “Gure dendak defenda ditzagun†leloa dago irakurgai. “Elkarteak ahalegina egingo du kontsumoa jaits ez dadin eta txorierritar guztioi krisiari aurre egiten laguntzekoâ€. Besteak beste, abantaila eta opari hobeak izango dituzten kanpainak egingo dituzte abendura arte, eta ez dute preziorik igoko. “BEZaren aldea hartuko dugu gure gain, herritarrek ikus dezaten Derion erostea abantaila dela, eta merkatariok haiengandik hurbil gaudelaâ€.