Kepa eta Areneren oroimenezko lasterketa

Aikor aldizkaria 2012ko ira. 25a, 10:34

Eguraldi ederra eduki genuena irailaren 16an. Eta ederra ere izan zen egun horretan Derion bizi zen goiza. Ederra eta hunkigarria. Izan ere, han 400 korrikalari inguru batu ziren Kepa eta Arene anaia-arreben oroimenezko kros lasterketan parte hartzeko. Gure Señeak elkarteak bigarren aldiz antolatu zuen txapelketa eta han hainbat lekutatik etorritako ume, gazte zein nagusiak aritu ziren, kirol egokitutako kirolariak ere bai.