Irailean Euskadiko Gizon Proba Txapelketa izan zen Andramari Getxoko probalekuan, 85 kilotik azpiko kategorian eta kategoria absolutuan (pisu librekoa). Iñigo Aurrekoetxea “Gotxa†derioztarrak parte hartu zuen han eta emaitza ezin hobea lortu zuen kategoria bietan. Hala, lehenengo postua eskuratu zuen 85 kilotik azpiko kategorian, eta bigarren postua, kategoria absolutuan. Aurrekoetxeak marka hau egin zuen: hiru plaza eta 0,5 m. Marka kategoria bietarako izan zen puntuagarria. Kategoria absolutua Gurutzetako Oscar Perezek irabazi zuen (hiru plaza, ½ eta 4,92 m). Beste alde batetik, Txorierriko Herri Kirol Taldeko beste kide bi ere aritu ziren kategoria absolutuan: Gorka eta Aitor de la Concepción anaiak. Lehenengoa hirugarren postuan lotu zen (plaza bi, ¾ eta 3,16 m), eta bigarrena, zazpigarren postuan (plaza bi eta 0,26 m). Kategoria bietako parte-hartzaileek 800 kiloko harria eraman behar izan zuten herrestan, eta harekin ahalik eta metro gehien egin. Horretarako, ordu erdia eduki zuten.
Aurrekoetxeak urteetan hartu du parte harri-zulatzaileen txapelketan eta onenen artean izan da beti. Hala ere, desadostasunak izan zituen txapelketaren antolatzaileekin eta lehiatzeari uztea erabaki zuen. “Orduan, Herri Kirolen barruan dauden modalitaterik gogorrenetariko batekin saiatzera animatu nintzen: gizon probak, banakako kategorian. Iaz “Urpeâ€rekin ibili nintzen teknika ikastenâ€.
Aurtengo txapelketari dagokionez, lehenengoen artean egotea izan du helburutzat. Hura lortzeko, oso entrenamendu gogorrak egin ditu urte hasieratik hona. Era berean, 14 kilo argaldu ditu 85 kilotik azpiko kategorian sartu ahal izateko. “Kategoria horretan Karmelo Ibarluzea “Satxibar†izan da bigarrena (plaza bi eta 5,40 m). Ibarluzea oso teknikoa da eta txapelketa irabazi du aurreko urteetan. Baina nik banekien aukerak nituela eta, entrenatu ahala, gero eta hobeto ikusten nuen nire burua. Irabazteaz gainera, egindako markari esker lortu dut kategoria absolutuan bigarrena izateaâ€. Esfortzuak saria ekarri du, eta Aurrekoetxea buru-belarri dabil Bizkaiko Txapelketa prestatzen. Hura azaroaren amaieran izango da Nabarnizen.