DAT Derioko argazki taldeak Argazki Lehiaketa antolatu du azarorako. Lehiaketa argazkigintza atsegin duten guztiei dago zabalik eta gaia librea da. Lehiakide bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. Lanak azaroaren 28ra arte aurkez daitezke Kultur Birikan. Guztira hiru sari emango dira: 400 euro eta diploma, bilduma onenari; 200 euro eta diploma, argazki onenari; eta 100 euro eta diploma derioztar batek egindako argazkirik onenari. Sariak abenduaren 29an, 12:30ean, banatuko dira Kultur Birikan, eta lan onenak bertan ipiniko dira ikusgai. Lehiaketa puntuagarria da Argizaiola lehiaketarako. Interesdunek www.datfotoderio.com webgunean kontsulta ditzakete lehiaketaren oinarriak eta xehetasunak.