Azaroaren 3an, Taekwondo Nazioarteko Opena egin zen Pontevedran. Lehiaketan Estatutako hainbat herritatik, Portugaletik, Frantziatik eta Andorratik ailegatutako 1.500 kirolarik hartu zuten parte. Haien artean, Doyan Derioko klubeko 25 taekwondolari egon ziren. Azaldutakoaren arabera, parte-hartzaile guztiek erakutsi zuten oso maila handia eta onena eman zuten borrokaldi bakoitzean. Aurtengo olinpiadetan bezala, babesgarri elektronikoak eta video replay sistema erabili dira Pontevedrako Openean. Lehia handia egon arren, txorierritarrek emaitza onak eduki zituzten eta orotara 16 domina lortu zituzten: zazpi urre, zilar bat eta zortzi brontze.