Azoka txikia

Aikor aldizkaria 2012ko azaroaren 13a

Txori berri Derioko elkarteak neguko azoka txikia antolatu du abenduaren 2rako. Azoka Sollube kalean ipiniko dute, eta hara etxean ditugun eta erabiltzen ez ditugun gauzak eraman ahalko dira: liburuak, diskoak, komikiak, bizikletak, altzariak, kromoak, arropa... Haiek saldu, erosi edo trukatu ahalko dira. Gainera, antolatzaileek saltokia jartzeko aukera emango diote nahi duenari. Saltokia ipintzeak hiru euro balio du eta, lekua gordetzeko, telefono honetara deitu behar da: 695 720 202.