Doyaneko taekwondolariak, bigarrenak Euskadiko Txapelketan

Aikor aldizkaria 2013ko mar. 26a, 09:12

Otsailean, Sub 21 Euskadiko Txapelketa izan zen eta Doyan Derioko klubeko taekwondolariek txapelketa horretan inoiz izandako emaitzarik onena lortu zuten bertan. Bigarren postuan sailkatu ziren eta guztira urrezko hiru domina, zilarrezko domina bi eta brontzezko hiru domina eskuratu zituzten. Beste alde batetik, klubeko beste kirolari batek, Iñigo Galanek, brontzezko domina esku-ratu zuen Sub 21 Espainiako Txapelketan. Euskadiko Taekwondo Federazioak Galani deitu zion Espainiako Txapelketan, senior kategorian parte hartzeko. Borrokaldi ona egin arren, gazteak ez zuen garaipenik lortu.