Apirilaren 11n sutea izan zen Bermeoko alde zaharrean eta horren ondorioz, hiru eraikin eraitsi egin ziren eta 35 familiak utzi behar zuten haien etxea. Derioko lau elkartek –Gure señeak, Odol argia, Txori berri eta Sutondoan- ekintza berezi bat antolatu dute San Isidro jaien egitarauaren barruan, familia horiei euren elkartasuna adierazteko. Hala, maiatzaren 12an, 10:00etatik 14:30era, txosna solidario bat ipiniko da eta bertan taloak jarriko dira salgai, 2,50 eurotan. Batzen den dirua kaltetuei laguntzeko erabiliko da. Antolatzaileek deia egin dute herritar guztiek ekintzarekin bat egin dezaten.