Babes Ofizialeko 44 etxebizitza zozketatu dira Derion

Aikor aldizkaria 2013ko mai. 31a, 15:57

Derioko Udalak Sukia enpresak egindako 44 etxebizitza zozketatu zituen, maiatzaren 29an, Kutur Birikan. Guztiak dira babes ofizialeko etxebizitzak eta Aldekone auzoan daude. Etxebizitza mota bi zozketatu ziren: bi gelatakoak eta hiru gelatakoak. Lehenengo multzoari dagokionez, 24 etxebitza banatu ziren. Haietako bederatzi Derion erroldatuta daudenen artean zozketatu ziren; eta beste 15ak, Derion erroldatuta ez daudenen artean. Etxebizitzetariko bat elbarrituentzat dago egokituta. Hiru gelatakoei dagokienez, 18 etxebizitza zozketatu ziren: 17, Derion erroldatuen artean; eta bestea, Derion erroldatuta ez daudenen artean. Elbarritu batek etxebizitza bat lortu zuen. Guztira, 218 eskaera jaso zituen Udalak, zozketan parte-hartzeko. Zozketa egin baino lehen, parte-hartzaile batzuekin hitz egiteko aukera izan genuen. Nagore, derioztarra, lasai agertu zen. “Zenbakiak ateratzen direnean beste kontu bat izango da, ziurrenik”. Ander eta Izarne bikote gaztea Mungiatik etorri ziren eta eurek ere lasai azaldu ziren. “Kanpokoak gara eta jakin badakigu aukera gutxi dugula”. Zozketa egin eta gero, zorte ona izandakoak poz-pozik zeuden. Laurak, 26 urteko derioztarra, esate baterako, “hunkituta” zegoela aitortu zuen, eta adin bereko herrikideak, Jon, sentimendu bera erakutsi zigun.