Garitanok Bigarren Mailarako igoera lortu du

Aikor aldizkaria 2013ko uzt. 24a, 10:43

Gaizka Garitano derioztarra Eibar taldeko entrenatzailea da eta taldea Bigarren Mailara igotzea lortu zuen ekainean. “Denboraldiaren hasieran, klubak aurre-kontua murriztu zuen eta, nahiz eta lehenengo postuetan ibiltzeko esperantza geneukan, apur bat urrun ikusten genuen igoera. Hala ere, denboraldi borobila egin dugu bai ligan eta bai kopan, eta poz-pozik gaude”, esan digu Garitanok. “Jokalari onak ditugu, oso langileak, eta konfiantza handia izan dute. Hortxe egon da igoeraren gakoa, sekretu handi barik”. Igoera lortu berri duten arren, dagoeneko hasi dira hurrengo denboraldiari be-gira entrenatzen. Bigarren Mailan, Jaenen kontra egingo dute debuta, abuztua-ren 18an. “Datorren urtean mailari eustea da gure helburu bakarra eta gogor egingo dugu lan, xedea lortzeko”.