Danerik Paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarte Profesionalak he-rriko bizitza eta merkataritza dinamizatzea du helburu, besteak beste. Eta ho-rretarako, ekintza bi antolatu dituzte urrirako. Alde batetik, outlet bat egingo dute urriaren 4an eta 5ean. Hala, dendariek kalera aterako dute saldu ez den udako stocka eta beherapen bereziak eskainiko dizkiete erosleei. Postuak denda bakoitzaren aurrean ipiniko dira. “Hau aurreko urteetan ere egin dugun ekin-tza bat da eta, egia esateko, oso ondo funtzionatzen du. Jendea azken orduko pagotxak erostera animatzen da”, esan du Ion Otaolea elkarteko presidenteak. Bestetik, urrian zehar % 5eko beherapena ezarriko zaie elkartearen txartela era-biliz egiten diren 400 euro arteko erosketei.