Abuztuaren 3an, San Esteban Egunean, Doneztebe Aretoaren lehenengo fasea inauguratu zen Derion. Erabilera anitzeko azpiegitura berri bat da, Ganbeko hariztiaren inguruan kokatua. Aretoak 80 m2 ditu, eta 40 lagunentzako tokia. Bertan hauek atonduko dira: sukalde bat, udal txoko bat eta kultura-jarduerak egiteko gune bat; esaterako, hitzaldiak, bilerak eta kontzertuak egiteko. San Es-teban Eguneko meza ere bertan egingo da. Proiektuaren bigarren fasean, barru-tik egokituko da eraikina. Fase hori datozen hilabeteetan egingo da.
Besteak beste, meza, kopaua, sukalki txapelketa eta antzerkia izan ziren aretoa-ren lehenengo fasearen inaugurazioan.