Tximintx Derioko euskara elkarteak ekitaldi-sorta zabala antolatu du datorren hilerako. Hala, “Gartxot versus Asisko Urmeneta” ekitaldia aurkeztuko dute azaroaren 6an. Bertan, Asiskok Gartxot filmaren inguruko zehetasunak eta pasadizoak azalduko ditu. Hitzordua arratsaldeko 7etan ipini dute Kultur Birikan. Bestalde, Andoni Egaña bertsolariak “Zortziko zabala” hitzaldia eskainiko du azaroaren 14an, arratsaldeko 7etan, Kultur Etxean.
Azkenik, Tximintxikoek txarriboda-bazkaria antolatu dute azaroaren 16rako. Hamabi urtetik beherakoek 10 euro ordaindu beharko dute; 15 euro, elkartearen bazkideek eta berbalagunek; eta 18 euro, gainontzekoek. Lekua azaroaren 13a baino lehen erreserbatu behar da Txepetxa AEKn, Aldekone tabernan edo Trippy tabernan. Era berean, 688 845 186 telefono zenbakira dei daiteke, edo mezu bat agindu tximintx@gmail.com helbide elektronikora. Txarriboda-bazkarian Gorka Ostolaza eta Arrate Illaro bertsolariak arituko dira bat-batean. Informazio gehiagorako: tximintx@gmail.com, blogari.net/tximintx eta aikor.com/txokoak.