CDRren seigarren edizioa

Aikor aldizkaria 2013ko aza. 28a, 13:43

Argazkia: Aner mentxaka. Penadas por la ley taldea, iazko jaialdian

Abenduaren 14an, CemenDerioRock (CDR) jaialdia egingo da seigarren aldiz, Santzoka Derioko elkartearen eskutik. Antolatzaileek azaldu dutenez, gazteei musikaz gozatzeko esparru bat eskaintzea du helburu egitasmo honek. “Gaz-teek eginiko jarduera bat da, gazteei begira antolatua. Eta ospatzekoa da gaz-teek antolatutako jaialdi honek sei urte irautea. Gainera, azken urteotan elkar-tean pertsona berberak ibili bagara ere, azken bolada honetan, zorionez, lagun berriek hartu dute lekukoa”. Jaialdia herriko frontoian egingo da gaueko 10:30etik goizaldeko 5ak arte, eta betiko moduan, doakoa izango da sarrera. Frontoian txosna bat ipiniko da. Kontzertua talde hauek eskainiko dute: Basauriko Striknina (punk-rock-hardcorea); Bilbo eta Derioko Solte (hardcorea); Derioko Zizka Mizka (ska); eta Zornotzako Hijos de tu iglesia, La Polla taldeari omenaldia egiten diona. Disc-jockey bat ere izango da. Batuko den dirua herrian egiten diren beste egitasmo batzuetara bideratuko da. Iaz batutako dirua, adibidez, Korrikari eta rokodro-moari eman diete aurten.