Bilbao Basket taldeak saskibaloi-campusa antolatuko du Derioko kiroldegian. Campusa urtarrilaren 2tik 4ra bitartean izango da, eta lehenengo aldiz egingo da Txorierrin. Campusa 5 urtetik 17 urtera bitarteko neska-mutilei dago zuzenduta. Adinaren eta norberaren gaitasunaren arabera taldeak osatuko dira saskibaloian aritzeko eta batez ere ondo pasatzeko. Campusa goizean egingo da, 9:30tik 13:30ra, eta ziur asko Bilbao Basketen jokalariren bat arituko da bertan. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute eta 60 euro ordaindu. Kuotaren barnean hamaiketakoa, bidaiak eta asegurua daude. Horrezaz gainera, saskibaloi zale gazteek kirol-jertse bana jasoko dute.
Informazio gehiago:
www.campusbilbao.com
630142566